Negación vasca radical del capitalismo mundial

Justo de la Cuevaren NEGACION VASCA RADICAL DEL CAPITALISMO MUNDIAL izena duen eta 291 orri dituen liburua 1994an argitaratu zuen Madrilen VOSA S.L.Argitalpenak (Hermosilla kalea 132. zenbakia, behea 28028 Madril). Egileak berotasun handiz eta berariaz eskertu dio Manuel Blanco Chivite liburuaren egileari liburua argitaratzeko eskainitako laguntza neurtezina eta argitalpena kudeatzen hainbat eta hainbat adeitasun erakutsi izana.

NEGACION VASCA RADICAL DEL CAPITALISMO MUNDIAL da Sangre, sudor y hierro 1833-1997. 165 años de lucha de clases en el Sur de Euskal Herria trilogiaren Lehen Liburua. Egilea oraindik trilogia egiten ari da eta 1988an bukatu zuen zirriborroa.

Euskal Herria eta Estatu espainiarraren arteko gatazka kokatzen duen munduko egoera azaltzeko ahalegina ere bada. Muinean langilegoaren erabateko txirotasunari buruzko Marxen tesiaren baieztapena da eta frogatu ere frogatu dute munduko kapitalismoaren nazioarteko organoek (NMF, MB, GATT, NBE, G7) argitaratutako datuek.

Justo de la Cuevak Espainia eta Hego Euskal Herriaren arteko gatazkari buruz egindako Sei Tesiak ere sartu ditu. Eta bata Gure oraina, gure etorkizuna izeneko KAS erakundearen agiriari buruzkoa da. Agiri honetan KASek bat egin du komunismoaren aldeko borrokaren jarraipenarekin eta berak adierazitakoaren arabera, KOMUNISMOA EDO KAOSA aukeratu beharko dugu seguruenik.

Iruñean 1994ko abuztuaren 3ko data duen liburu honek, literaturako artifizio bat erabili du: egileak grabatutako eta euskaldun gazte baten walmanean ezkutuan jarritako zinta magnetofoniko baten transkribapena baino ez den itxura egiten da. Artifizio honen helburu argia irakurlearekin komunikazioa erraztea da, ohar eta erreferentzia bibliografikoak ezabatuko dituen lengoaia zuzenagoaren bidez.

Liburuak honako eskaintza hau darama:

Margarita Ayestaran Aranazi. Bere izate, bateragarritasun, onespen, presentzia etengabe, jakinduria irmo, kontzientzia argi, zorroztasun tinko, laguntza eskuzabal, izugarrizko pazientzia eta amore emate sinestezinarik gabe, ez liburu hau eta ezta egilea ere ez ziratekeen gaur egun direna izatera iritsiko.

a la página principal